lunes, 4 de julio de 2011

Hipi-ak.

Hipiak hizkuntza indartzeko irakasleak dira.Hizkuntza indartzeko gelaren programazioa egin behar dute ikasleen beharretara egokituz. Ikasleen banakako esku hartze plana egin behar dute tutorearen laguntzaz.Hizkuntza indartzeko irakaskuntza antolatu behar dute honako hauek kontrolatuz:
-Ikasleak ezagutu eta taldekatu.
-Gela antolatu.
-Material didaktikoak prestatu , antolatu eta aztertu.
-Dagokion hezkuntza-indartzea gauzatu.
Ikastetxeak aldiz, honako alderdi hauek zehatz-mehatz adierazi beharko ditu:
-Ikastetxeko irakasleen eta gainerako eskola komunitateko kideen inplikazioa.
-Proiektuaren neurrien arduradun diren irakasleak.
-Proposatutako irakasleen egokitasuna.
-Proiekturako erabilgarri egongo diren baliabide didaktikoak eta materialak.
-Hizkuntza indartzeko programaren proposamena, alderdi metodologiko nagusiak zehaztuz, jarduera eta antolaketa neurriak, lankidetza plana tutoreekin, orientatzaileekin, aholkulariarekin eta ikastetxeko kultura arteko ikuspegia sustatzeaz arduratzen denarekin.
Hipien garrantzia ezinbestekoa da hizkuntza inguruko hezkuntza martxan jartzeko eskolan,.

Tutoretza lanaren garrantzia

Delors txostenari esker, XXI. mendeko gizartean hezkuntzaren lau zutabe nagusiak ezagunak bihurtu dira.Lau zutabe hoietan oinarrituz, tutoretza lana ondo moldatzea da  irakasleen heziketa laneko lehen urratsa.Ondoren ikasleen hezkuntzarako mesedegarriak diren funtzionamenduak, arauak, egiturak, baliabideak eta horrelakoak antoltzea izango da haien egitekoa.Lau  zutabe nagusiak hauek dira:
-Ezagutzen ikastea.Betidanik eskolari atzikitu zaio ezagutzak transmititu beharra.Gero eta urrunago da dena jakitera isistea,kulturaa orokorra ezagutzea eta jakintza gai gutxi batzuk sakon ikasteko aukera izaten dugu.
Egiten ikastea.Ikasleari bere ezagutzak praktikan jartzen erakustea funtsezkoa da ikasketa maila guztietan.
Elkarrekin bizitzen ikastea.Proiektu komunak egiteko prestatzea dakar berarekin,ezinbesteko gatazkei aurre egiteko baliabideak jartzea, eta aniztasunaren, elkar ulertzearen, bakearen eta askatasunaren balioak errespetatzea.
Izaten ikastea.ikasleak bere izaera eta nortasuna indartzean datza, norberaren autonomian, iritzian  eta erantzunkizunean oinarrituriko jokabideak zabalduz.Gizabanakoak bere baitan dituen aukera guztiei  ekitea esan nahi du.

Gatazken garrantzia hezkuntza munduan.

Hogeita hamarreko hamarkadan, gatazkaren ikuspegi negatiboa azpimarratzen da.Hirurogeiko hamarkadan pertsonaren nortasunari leporatzen zitzaion eta gaur egun ez da kaltegarri ikusten, eragin ona duela esaten da erakundearen, gelaren edo ikaslearen berrikuntzan eta hobekuntzan.
Gatazka egoera baten aurrean ikuspegi kontrajarriak daudenean sortzen da.Bi aldeen artean opoziziozko jarrerak nabaritxen dira eta alde batek besteak lortu nahi dituen helburuak sahiesten saiatzen da.Askotan,hezkuntza munduan gatazkaren arrazoi nagusia baliabideen banaketa izaten da.
Gatazka mota deserdinak aurkitu ditzakegu. Gatazka pertsonalak, norberak bere buruarekin duena.
Pertsonen arteko gatazka,bi kidren artean gertatzen dena.Talde barruko gatazka,taldekideen artean sortzen dena eta erakundeen arteko gatazka,bi erakunde edo erakunde gehiago gatazkan daudenean.
Gatazka bi aldeen arteko helburuak bateragarriak ez direnean gertatzen da eta alde bat beste aldeak lortu nahi dituen helburuak sahiesten saiatuko da Borisoff eta Victor esn zuten moduan 1991.
Gatazkaren arrazoi nagusiak hauek dira:
-Boterea.
-Baliabideak.
-Interesak.
-Pertsonen estatusa.
-Balioak.
-Printzipioak.

Akordioetara iristea ezinbestekoa izango da.Akordioa lortzen badugu denbora dezente iraungo duela zihurtatu behar dugu,horrek akordioa bi aldeen behar indibidual eta kolektiboetan oinarrituta dagoela esan nahi du.Gatazka konpontzeko helburua ez da akordioa lortzea bakarrik, baizik eta etorkizunean elkarlana bultzatzea dela xede nagusia.
Beraz gatazka, etorkizunean bi aldeek elkarlana bultzatzen duten ehinean gaindituko da. Hua gertatzen ez bada gatazkaren zikloa berriz sortuko da.

Jokuaren garrantzia.

Umeek jokuaren bidez ikasten dute, eta era horretan gaitasun linguistikoak garatzen dituzte.Jokua motibadorea izan daiteke eta umea inplikatuta eta emozionatuta egon behar da. Jokuak erabiltzea hizkuntza klaseetan inplikazio eta emozio momentuak sortzen lagundu dezake eta umeek beharrezkoa den hizkuntza erabiltzea ahalbidetzen du jokuan parte hartzeko.Jokuan bertan parte hartzen duten umeentzat komunikazioa ezinbestekoa da gainotzeko kideekin erlazionatzeko.
Esanahi desberdinak beste kideekin negoziatzeko aukera duten umeek arinago eta hobeto garatzen edo barneratzen dituzte gaitasun linguistikoak.Jokua beraz, ariketa bat bezala ulertu dezakegu, hizkuntzaren inguruko ariketa hain zuzen ere, jokatzeak beste batekin konpetitzea ahalbidetzen du jokuak oiarrituta dagoen hizkuntzan sakonki pentsatu gabe,era horretan hizkuntzarekiko gaitasunak lortzen ditugu.
Jokua planteatu aurretik, gelaren antolakuntza izan behar dugu kontutan.Beharrezkoak izango diren materialak ere kontutan hartu behar izango ditugu eta erabili beharreko hizkuntza ere kontutan izatea oso garrantzitsua izango da.

HIzkuntza lantzen ipuinen bidez.

Umeek gustoko izaten dute ipuinak entzutea.Horregaitik ipuin liburuak hizkuntza berria modu positibo batean aurkezten lagundu ahal dezakete. Umeek ipuinak entzutea lagungarria izan daiteke arlo hauen inguruan.
-Motibagarriak eta dibertigarriak dira, eta gainera hizkuntza berriarekiko aktibitate positiboak garatzen lagundu dezakete.
-Imaginazioa lantzen dute, umeek historioen partaide nagusiak izan ahal direlako.
-Ipuinak klasean entzutea garrantzitsua eta baliogarria da umearen konfidantza eraikitzeko eta baraien garapen kognitiboa eta soziala imdartzeko.
-Ipuinak ondo aukeratuta, kurrikulumaren beste gaietako arlo zehatzak lantzeko balio dezakete.
-Iarakasleak hiztegi berria sartu dezake ipuinan bertan, horren medioz hizkuntzarekiko ezagutza areagotuz.

Hauek dira ipuinak hizkuntza gelan indartu dezaketen arlo batzuk.

Umeen gaitasunak sakontzen.

Umeen gaitasuna mezua barneratzeko.
Entonazioa, keinuak eta horrelakoak umeei laguntzen diete esaldi eta hitz ez-ezagunak ulertzeko.Irakasleak horrelakoak erabili behar izango ditu beti ikasleekin hitz egiterako orduan(azalpenak edo horrelakoak ematen dituenean) eta hauen bidez bere hitzekin transmititu nahi duen esanahi berdina transmititzen sahiatu behar da.


Umeek imaginazio edo kreatibitate handiz erabilitako hiztegia.
Umeek askotan hitz berriak asmatzen dituzte eta hitz hauek hiztegi familiarrean barneratzen dira batzuetan.Fenomeno hau oso garrantzitsua izaten da garapen linguistikoan.Umeek izaten duten komunikatzeko nahia oso garrantzitsua izaten da hauek besteekin komunikatzeko bideren bat  bilatu behar izateko,honela lantzen ari garen hizkuntza erabiltzeko beharra izango dute.
Arlo honetan ipuinak oso eraginkorrak izaten dira,erabilgarriak eta ludikoak izateaz gain besteokin komunikatzeko nahia surpertzen dituztelako.

Umearen gaitasuna hezkuntza ez-formalerako.
Umeak izaugarrizko gaitasuna izaten du hezkuntza ez-formalaren bidez ikasteko.Hau dela eta, irakasleak oso argi eduki behar du zein momentutan erabili behar dituen sistema bakoitzak(formala-ez formala).
Hezkuntza ez-formalaren bidez  umeek hizkuntza biziki erabiltzeko erabiltzeko gogoak suspertuko ditu besteokin komunikatzeko,beraz duen garrantzia ematea komenigarria izango litzateke.

HItz egiteko gaitasuna.
Irakasleontzat hauxe da gaitasun garrantzitsuena.Umeak hitz egitea behar du, eta era horretan bakarrik lortuko du hizkuntza berria menperatzea.HIzkuntza ikasi ahal izango du(gramatika,idazkera...)baina ezin izango du hizkuntza menperatu hitz egiten  erabiltzen ez badu.
Ahozko ariketa hauetan, ikasleek bere ama hizkuntza erabiltzea nahi ez badugu, oso garrantzitsua izango da irakasleak egitekoak argi eta garbi azaltzea eta umeek hauek barneratzea, bakoitzak zer egin behar duen argi ikusteko.

















Hizkuntza lantzen ume txikiekin.

Umeek aldez aurretik barneratutako gaitasun jakin batzuekin ailegatzen dira hizkuntza klaseetara.Hauen artean hauek izango dira garrantzitsuenak edo aipagarrienak:
-Umeak mezuaren esanahia barneratzen du nahiz eta esaldiaren hitz guztiak ez ezagutu.
-Erraztasun  handiak izaten ditu hiztegi txiki bat imaginazio handiz erabiltzeko.
-Askotan hezkuntza ez-formalean oinarritzen da bere ezagutza.
-Ezagutzen eta hitz egiten gozatzen du.
-Oso irudimen edo imaginazio bizia dute.
Gaitasun hauek oso eraginkorrak izaten dira umearen edo ikaslearen  hizkuntzaren garapenean.