lunes, 4 de julio de 2011

Gatazken garrantzia hezkuntza munduan.

Hogeita hamarreko hamarkadan, gatazkaren ikuspegi negatiboa azpimarratzen da.Hirurogeiko hamarkadan pertsonaren nortasunari leporatzen zitzaion eta gaur egun ez da kaltegarri ikusten, eragin ona duela esaten da erakundearen, gelaren edo ikaslearen berrikuntzan eta hobekuntzan.
Gatazka egoera baten aurrean ikuspegi kontrajarriak daudenean sortzen da.Bi aldeen artean opoziziozko jarrerak nabaritxen dira eta alde batek besteak lortu nahi dituen helburuak sahiesten saiatzen da.Askotan,hezkuntza munduan gatazkaren arrazoi nagusia baliabideen banaketa izaten da.
Gatazka mota deserdinak aurkitu ditzakegu. Gatazka pertsonalak, norberak bere buruarekin duena.
Pertsonen arteko gatazka,bi kidren artean gertatzen dena.Talde barruko gatazka,taldekideen artean sortzen dena eta erakundeen arteko gatazka,bi erakunde edo erakunde gehiago gatazkan daudenean.
Gatazka bi aldeen arteko helburuak bateragarriak ez direnean gertatzen da eta alde bat beste aldeak lortu nahi dituen helburuak sahiesten saiatuko da Borisoff eta Victor esn zuten moduan 1991.
Gatazkaren arrazoi nagusiak hauek dira:
-Boterea.
-Baliabideak.
-Interesak.
-Pertsonen estatusa.
-Balioak.
-Printzipioak.

Akordioetara iristea ezinbestekoa izango da.Akordioa lortzen badugu denbora dezente iraungo duela zihurtatu behar dugu,horrek akordioa bi aldeen behar indibidual eta kolektiboetan oinarrituta dagoela esan nahi du.Gatazka konpontzeko helburua ez da akordioa lortzea bakarrik, baizik eta etorkizunean elkarlana bultzatzea dela xede nagusia.
Beraz gatazka, etorkizunean bi aldeek elkarlana bultzatzen duten ehinean gaindituko da. Hua gertatzen ez bada gatazkaren zikloa berriz sortuko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario