Umeek jokuaren bidez ikasten dute, eta era horretan gaitasun linguistikoak garatzen dituzte.Jokua motibadorea izan daiteke eta umea inplikatuta eta emozionatuta egon behar da. Jokuak erabiltzea hizkuntza klaseetan inplikazio eta emozio momentuak sortzen lagundu dezake eta umeek beharrezkoa den hizkuntza erabiltzea ahalbidetzen du jokuan parte hartzeko.Jokuan bertan parte hartzen duten umeentzat komunikazioa ezinbestekoa da gainotzeko kideekin erlazionatzeko.
Esanahi desberdinak beste kideekin negoziatzeko aukera duten umeek arinago eta hobeto garatzen edo barneratzen dituzte gaitasun linguistikoak.Jokua beraz, ariketa bat bezala ulertu dezakegu, hizkuntzaren inguruko ariketa hain zuzen ere, jokatzeak beste batekin konpetitzea ahalbidetzen du jokuak oiarrituta dagoen hizkuntzan sakonki pentsatu gabe,era horretan hizkuntzarekiko gaitasunak lortzen ditugu.
Jokua planteatu aurretik, gelaren antolakuntza izan behar dugu kontutan.Beharrezkoak izango diren materialak ere kontutan hartu behar izango ditugu eta erabili beharreko hizkuntza ere kontutan izatea oso garrantzitsua izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario