Umeen gaitasuna mezua barneratzeko.
Entonazioa, keinuak eta horrelakoak umeei laguntzen diete esaldi eta hitz ez-ezagunak ulertzeko.Irakasleak horrelakoak erabili behar izango ditu beti ikasleekin hitz egiterako orduan(azalpenak edo horrelakoak ematen dituenean) eta hauen bidez bere hitzekin transmititu nahi duen esanahi berdina transmititzen sahiatu behar da.
Umeek imaginazio edo kreatibitate handiz erabilitako hiztegia.
Umeek askotan hitz berriak asmatzen dituzte eta hitz hauek hiztegi familiarrean barneratzen dira batzuetan.Fenomeno hau oso garrantzitsua izaten da garapen linguistikoan.Umeek izaten duten komunikatzeko nahia oso garrantzitsua izaten da hauek besteekin komunikatzeko bideren bat bilatu behar izateko,honela lantzen ari garen hizkuntza erabiltzeko beharra izango dute.
Arlo honetan ipuinak oso eraginkorrak izaten dira,erabilgarriak eta ludikoak izateaz gain besteokin komunikatzeko nahia surpertzen dituztelako.
Umearen gaitasuna hezkuntza ez-formalerako.
Umeak izaugarrizko gaitasuna izaten du hezkuntza ez-formalaren bidez ikasteko.Hau dela eta, irakasleak oso argi eduki behar du zein momentutan erabili behar dituen sistema bakoitzak(formala-ez formala).
Hezkuntza ez-formalaren bidez umeek hizkuntza biziki erabiltzeko erabiltzeko gogoak suspertuko ditu besteokin komunikatzeko,beraz duen garrantzia ematea komenigarria izango litzateke.
HItz egiteko gaitasuna.
Irakasleontzat hauxe da gaitasun garrantzitsuena.Umeak hitz egitea behar du, eta era horretan bakarrik lortuko du hizkuntza berria menperatzea.HIzkuntza ikasi ahal izango du(gramatika,idazkera...)baina ezin izango du hizkuntza menperatu hitz egiten erabiltzen ez badu.
Ahozko ariketa hauetan, ikasleek bere ama hizkuntza erabiltzea nahi ez badugu, oso garrantzitsua izango da irakasleak egitekoak argi eta garbi azaltzea eta umeek hauek barneratzea, bakoitzak zer egin behar duen argi ikusteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario