Delors txostenari esker, XXI. mendeko gizartean hezkuntzaren lau zutabe nagusiak ezagunak bihurtu dira.Lau zutabe hoietan oinarrituz, tutoretza lana ondo moldatzea da irakasleen heziketa laneko lehen urratsa.Ondoren ikasleen hezkuntzarako mesedegarriak diren funtzionamenduak, arauak, egiturak, baliabideak eta horrelakoak antoltzea izango da haien egitekoa.Lau zutabe nagusiak hauek dira:
-Ezagutzen ikastea.Betidanik eskolari atzikitu zaio ezagutzak transmititu beharra.Gero eta urrunago da dena jakitera isistea,kulturaa orokorra ezagutzea eta jakintza gai gutxi batzuk sakon ikasteko aukera izaten dugu.
Egiten ikastea.Ikasleari bere ezagutzak praktikan jartzen erakustea funtsezkoa da ikasketa maila guztietan.
Elkarrekin bizitzen ikastea.Proiektu komunak egiteko prestatzea dakar berarekin,ezinbesteko gatazkei aurre egiteko baliabideak jartzea, eta aniztasunaren, elkar ulertzearen, bakearen eta askatasunaren balioak errespetatzea.
Izaten ikastea.ikasleak bere izaera eta nortasuna indartzean datza, norberaren autonomian, iritzian eta erantzunkizunean oinarrituriko jokabideak zabalduz.Gizabanakoak bere baitan dituen aukera guztiei ekitea esan nahi du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario